XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MANU: Egiya, argirik ere ez da sartzen.
MIKELA: ¿Zer egin otedu gure Josek? an egongo da
MANU: ¿Eskuak lotu ta arbastarekiñ, erdi larru gorriyan?.
MIKELA: Alegiya esan nai nuke, egongo dala pasientziz jantzi ta....
MANU: Gisa ortako jazkerik ez det ezagutzen.
MIKELA: ¿Ona iruritzen al zaizu?.
MANU: ¿Zeiñ, José? aiñ ona....
MIKELA: Gizarajuak esker aundirik irabazten ez badu ere, echerako arreta, aundiya du.
MANU: Bai, arrazoi dezu, bañan....
MIKELA: ¿Bañan zer?.
MANU: Nai baluke ezkon araziko gendukiela illoba Antoni rekiñ, baldin zure gogokua bada.
MIKELA: Ez da asmo charra Manu, gu zartu gera, eta laguntza on baten bearrian arkitzen gera.
¿Berak nai otedu?.
MANU: Deitu zaiogun, eta esango diyogu gure asmua zerdan.
MIKELA: ¿Bañan Antonik naiko aldu?
MANU: Ori gero jakingodegu: aurrena jakiñ zagun mutillaren berri.
¿Deituko diyot?.
MIKELA: Bai, dei zaizu lenbailen.
MANU: (
JOSE: (
MANU: Atoz gora.